Irudiak

Hedabideek osasun mentalari buruzko albisteak ilustratzeko aukeratzen dituzten irudiak, izan argazkiak edo bideoak, testua bezain garrantzitsuak dira estigmak alde batera uzten dituen informazioa emateko. Irudiek estereotipoak betikotzen lagun dezake, baina baita jendartean kolektibo baten ikuspegi positiboagoa sortzen ere.

Osasun mentaleko arazoak bisualki irudikatzea konplexua izan daiteke. Nahasmendu mentalek ez dute pertsonen itxura aldatzen eta, hortaz, irakurlearentzat edo ikuslearentzat “ikusezinak” dira. Alabaina, berezitasun horrek ez du esan nahi estima indartzen duten irudi sentsazionalistak erabili behar direnik.

Estigmatizazioa ekiditeko, osasun mentalaz modu positiboan hitz egin dezakegu. Horren adibide dira SALUD MENTAL ESPAÑA konfederazioak egindako “Queremos ser felices” kanpaina, edo AGIFES elkartearen “Tu toque especial” kanpaina..

IRUDI BATZUEK, ETENGABE ERABILITA, ESTIGMATIZAZIOA SUSTATZEN DUTE ETA, BERAZ, SAIHESTU BEHARKO LIRATEKE. ZEINTZUK DIRA?

  • Pertsonak jarrera pasiboan, interakzio sozialik gabe irudikatzen dituztenak.
  • Besteak beste, bakardade eta isolamendu sentsazioak transmititzen dituztenak
  • Beldurra, larritasuna eta desesperazioa transmititzen dituztenak.
  • Desoreka transmititzen dutenak.

Adibidez, pertsonak lurrean etzanda, aurpegia estalia eta begirada galdua, amaieran argia duten korridore luzeetan irudikatzen dituzten argazkiak, edo baita aurpegi eta ahots distortsionatuak dituztenak ere.

Hona hemen SALUD MENTAL ESPAÑA konfederazioko Komunikazio Sailean osasun mentalaren ikuspegi negatiboa saihesteko helburuaz kontzeptuak ilustratzeko erabiltzen ditugun irudiak.

Zuri bezala, guri ere kostatzen zaigu irudiak aurkitzea (nola ilustratu ikusezina dena?). Hortaz, irudiak behar badituzu, deitu 9105079248 telefonora edo idatzi comunicacion@consaludmental.org helbidera eta lagunduko dizugu.