
2018ko Osasun Mentalaren Munduko Egunerako, Mediaset España taldeak SALUD MENTAL ESPAÑA konfederazioarekin elkarlanean egindako kanpaina, osasun mentala ikusarazteak duen garrantziaren gainean gizartea sentsibilizatu eta kontzientziatzeko.
AGIFES elkarteak bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonei eskaintzen die kanpaina hau; bihotzez jokatzen duten eta ingurukoekin sentikortasuna eta maitasuna partekatzen duten pertsonei. Laguntzen diguten eta ateak irekitzen dizkiguten guztiei. Eta, bereziki, konfiantzaz, hurbiltasunez eta maitasunez, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen suspertzea, gizarteratzea eta laneratzea sustatzen dutenei.
Kale-ekintza honen bidez, cordobesa ASAENEC elkarteak kontzientzia kolektiboa piztea eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek egunero sufritzen dituzten aurreiritziak eta estigmak apurtzea zuen helburu.
#0 kanaleko Radio Gaga programaren lehen ataleko protagonistak Leongo ALFAEM elkartearen egoitza batean dauden eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak dira. Programak aurreiritziak baztertzen ditu eta osasun mentalaren ikuspegi positiboa erakusten du.
Obertament erakunde katalanaren kanpaina honen helburua da osasun mentalaren gaineko estigmak ikusaraztea. haien gainean gizartea sentsibilizatzea eta osasun mentaleko nahasmenduak dituzten pertsonek aurkitzen dituzten oztopoak haustea
Time to Change ekimenaren kanpaina honek norbaiti zerbait gertatu zaiola uste dugunean bi aldiz galdetzera animatzen gaitu, askotan, nahiz eta gaizki egon, ondo gaudela esaten baitugu.
“THE POWER OF OK”
See Me Scotland’s programak abiarazi zuen lantokietan sentsibilizatzeko kanpaina hau, osasun mentaleko arazoak dituzten langileei laguntzea eta adiskidetasuna erakustea sustatzeko, estigma hauste aldera.