Sare sozialak informazio-baliabide azkar eta erraza dira. Komunikabideek, administrazio publikoek, partikularrek, korporazio pribatuek, erakundeek eta gizarte-mugimenduek sare sozialetan eduki asko partekatzen dituzte; hortaz, gizartean eta iritzi publikoan eragin handia dute.

Gaur egungo testuinguru digitalean, osasun mentaleko informazioa pertsona guztiok merezi dugun arduraz eta errespetuz eman beharko litzateke, integritatea, duintasuna eta eskubideen defentsa aintzat hartuta.

Zenbaitetan, sare sozialek eskatzen duten berehalakotasunak informazio okerra edo kontrastatu gabea argitaratzera eramaten gaitu. Sare sozial bat ondo kudeatzeko egunean argitalpen ugari sortu behar badira ere, komunikabideek zorrotzak izan behar dute osasun mentalaren gaineko informazioa igortzean.

Batzuetan, denbora falta denean, sentsazionalistak diren edo errealitatearekin bat ez datozen titularrak argitaratzen dira. Sare sozialek edukiak laburtzera behartzen gaituzten arren, garrantzitsua da terminoak aukeratzean aipatzen ditugun pertsonak ez estigmatizatzea eta errespetua ez galtzea.

Elkarreragina handia denez, estigmatizatzailea izan daitekeen titular batek osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen pertzepzio okerra sustatu dezaketen milaka iruzkin negatibo eragin ditzake. Oso garrantzitsua da hedabideak haien ahalmenaren jakitun izatea; izan ere, gizarteak bere egiten dituen etiketak sortzeko gai dira, eta horrek estereotipoak betikotzen laguntzen du.

Adierazpen-askatasuna ukaezina bada ere, kontuan hartu behar dugu hizkuntzak mindu dezakeela, baina duintasuna emateko eta positiboki hezteko gaitasuna ere baduela.

Ondorioz, uste dugu osasun mentalaren gaineko informazioa gizatasunez eta hurbileko elkarrizketa-tonu informala, hurbilekoa, umila eta zuzena erabilita sortu behar dela.

Horiek horrela, “eskizofreniko”, “bipolar”, “burua galdu duzu”, “erotuta zaude” eta abar bezalako akusazioak erabiltzen dituzten irainen eta erasoen aurrean, akusaziook irakurtzean sufritu dezaketen eta interpelatuta sentitu daitezkeen pertsonen larruan jarrita, hizkuntza bateratzailea erabiltzea proposatzen dugu.

Errudun sentiarazten duten jarrera paternalista, infantilizatzaile, errukarri, morboso eta gupidatsuen aurrean, elkartasuna, heldutasuna, autonomia, elkar ulertzea, elkar aditzea, hobetzeko grina eta pertsonenganako konfiantza bultzatzen ditugu.

Osasun mentaleko arazoek sufrimendua, tristura eta mina eragin dezakete, bai arazoak dituzten pertsonengan bai haien senide eta hurbilekoengan. Baina osasun mentaleko arazoak ez du betirako iraun behar, edo fase bat bakarrik izan daiteke; izan ere, ikasteko aukera ona izan liteke.  Horregatik, hainbat pertsonei eragiten dien errealitate soziala erakutsi behar dugun arren, argi pixka bat ere eman dezakegu, suspertze-testigantza itxaropentsuak eta egoera hori bizi izan duten pertsonen lorpenak eta arrakastak ikusarazita.

Osasun mentalaren gainean SALUD MENTAL ESPAÑA konfederazioak elkartzen duen mugimendu asoziatiboa zabala da, baina ez bakarra. Osasun mentaren gaineko ideia eta iritzi anitz biltzeko, partikularren, En Primera Persona kolektiboen, elkarte eta sozietate zientifikoen kontu asko daude eskuragarri.

ARGI
UTZ 
DEZAGUN

SARE SOZIALETARAKO HIZKUNTZA- ETA EDUKI-PROPOSAMENAK:

  • Eman babesa kausari eta pertsonei, dramatizatu edota paternalismoa eragin gabe.
  • Idatzi sentikortasunez, gupida eta errukia saihestuta.
  • Sortu benetako edukiak, baina morbosoak ez direnak.
  • Erabili hizkuntza itxaropentsua, ez erakutsi soilik mina eta pena.
  • Senideen eta osasun mentaleko profesionalen testigantzak ez ezik, erabili zuzeneko testigantza errealak ere.

SALUD MENTAL ESPAÑA KONFEDERAZIOA SARE SOZIALETAN JARRAITZEN DUZU JADA?

InstagramYouTubeLinkedin