Munduan

*Osasunaren Mundu Erakundeak eskainitako datuak

2030ean, osasun mentaleko arazoak izango dira desgaitasun kausa nagusia.

Lau lagunetik batek nahasmendu mentala izango du bizitzan zehar.

Osasun-arazo guztien %12,5 nahasmendu mentalak dira; ez minbizia ez arazo kardiobaskularrak ez dira zifra horretara iristen.

Munduko populazioaren %1ak izango du eskizofrenia-krisi bat bizitzan zehar.

Helduen osasun mentaleko arazoen %50 15 urte bete aurretik hasten dira, eta %75 18 urte bete aurretik.

Nahasmendu mentala duten pertsonen %35 eta %50 bitartean ez du tratamendurik jasotzen edo ez du tratamendu egokia hartzen.

Munduan, 450 milioi pertsonek dituzte bizitza arrisku larrian jartzen duten osasun mentaleko arazoak.

Munduan, 300 milioi pertsona baino gehiago daude deprimituta; izan ere, osasun-arazo hori %18,4 igo da 2005 eta 2015 bitartean.

Urtero, 800.000 pertsona suizidatzen dira; izan ere, bigarren heriotza-kausa da 15 eta 29 urte bitarteko pertsonen artean.

Espainian

Lau lagunetik batek du edo izango du osasun mentaleko arazoren bat bizitzan zehar.

Espainiako populazioaren %6,7ak ditu antsietate- eta depresio-arazoak. Bi arazoen kasuan, emakumeen zifra (%9,2) gizonen zifraren (%4) bikoitza da.1

Jende helduaren %2,5-%3ak du nahasmendu mental larria; hots, milioi bat pertsonak baino gehiagok.2

15 eta 29 urte bitarteko 2 milioi gaztek (%30) izan dituzte nahasmendu mentaleko sintomak azken urtean3

Populazioaren %9ak ditu osasun mentaleko arazoak, eta %25ak bizitzako uneren batean izango ditu osasun mentaleko arazoak, OMEren ustez.

Arreta- eta laguntza-lanen %88 zaintzaile informalek (senideak, lagunak, etab.) egiten dituzte.

Nahasmendu mentala duten eta tratamendua behar duten pertsonen erdiak baino gehiagok ez du tratamendurik jasotzen, eta ehuneko esanguratsu batek ez du tratamendu egokia hartzen.

Osasun mentaleko arazoen %11 eta %27 bitartean lan-baldintzek eragindakoak dira.4

Osasun mentaleko arazoak dituzten 10 lagunetik 8k ez dute enplegurik (%82).5