Nor gara?

Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta haien familien Espainiako elkarte nagusiak elkartzen dituen konfederazia da SALUD MENTAL ESPAÑA. 1983 urtean sortu zen, duela 35 urte baino gehiago, 1964ko abenduaren 24ko Elkarteen Legearen arabera.

Konfederazioa osatzen duten 19 erakunde autonomikoek (federazioak eta probintzia bakarreko elkarteak) Espainiako bazter guztietako 300 erakundetik gora barne hartzen dituzte, hots, 47.000 elkartekide baino gehiago.

SALUD MENTAL ESPAÑA irabazi asmorik gabeko eta onura publikoko gizarte-erakundea da.

ZER EGITEN DUGU?

Gure eginkizuna da nahasmendu mentala duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten neurri guztiak hartzea, haien eskubideak defendatzea eta osasun mentalaren inguruan sortu den mugimendu asoziatiboa ordezkatzea.

Helburu horiek lortzeko, SALUD MENTAL ESPAÑA konfederazioak diziplina anitzeko ekipo teknikoa du: gizarte-lanean, zientzia ekonomikoetan, kazetaritzan, dokumentazioan, zuzenbidean, lan-zientzietan, kudeaketan eta administrazioan diharduten profesionalak.

Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei eta haien familiei harrera egiten, babesa ematen, autolaguntza, arreta eta ordezkaritza eskaintzen dizkien mugimendu bat gara. Nahasmendu mentala duten pertsonak artatzeko jarduera guztietan komunitatean oinarritutako eredua aplikatzen dugu eta osasun mentaleko arazoak normalizatzea dugu helburu.

MITOA:

“Dei-efektua” edo “Werther efektua” saihesteko, hedabideek ez dute suizidioaz hitz egin behar.

ERREALITATEA:

Oso garrantzitsua da komunikabideek informazio arduratsu eta egokia argitaratzea, horrek suizidioa prebenitzen lagun baitezake (“Papageno” efektua).

AHOLKULARITZA BEHAR DUZU KOMUNIKAZIO ARLOAN?

Zalantzak argitzeko, kontsultak egiteko edo aholkularitza eske, kazetariek eta komunikabideek SALUD MENTAL ESPAÑA konfederazioaren Komunikazio Sailera jo dezakete, posta elektronikoz comunicacion@consaludmental.org eta telefonoz 91 507 92 48.

ESKURAGARRI DAUDEN BALIABIDEAK

www.consaludmental.org webgunean, komunikatzaileek informazio interesgarria aurkituko dute: besteak beste “Con Naturalidad” fitxak (hedabideei zuzendutako osasun mentaleko arazoen alderdi ezberdinen gaineko fitxak) edo Konfederazioak urtero argitaratzen duen “Informe sobre el estado de los derechos humanos de las personas con trastornos mentales en España” txostena..