Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak. Nahasmendu mentala duten pertsonak
Eskizofrenia, depresioa, nahasmendu bipolarra eta abar dituzten pertsonak
Osasun mentaleko zentroa / eguneko zentroa / errehabilitazio-zentroa.
… ospitaleratu dute
Estigma saihesten duten irudiak erabiltzea, osasun mentalaren irudi positiboa ematen dutenak.
Gaixo mentalak, burutik eginda, eroak, zoroak edo psikopatak.
Eskizofrenikoa, depresiboa, anorexikoa, maniakoa, psikotikoa.
Eroetxea, psikiatrikoa.
… barruratu, sartu, erretiratu dute
Pertsonak jarrera pasiboan, interakzio sozialik gabe irudikatzen dituztenak; bakardadea, isolamendua, beldurra, larritasuna, etsipena eta desoreka transmititzen dituzten irudiak.
MITOA:
“Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek ezin dute besteekin bizi”.
ERREALITATEA:
Osasun mentaleko arazoak izateak ez du eragozten ez bizitza normala egitea ez gizartean guztiz integratuta egotea. Guztiok izan ditzakegu osasun mentaleko arazoak bizitzako uneren batean, eta senide zein lagunengandik urrun egoteak sufrimendua areagotu baino ez du egiten.
EDUKIA: Ahotsak, gaiak eta ikuspegiak
Nahasmendu mentala duten pertsonen gaitasunak azpimarratzea (lan-harremanak, harreman sozialak, familia-bizikidetza, egitasmo pertsonalak, etab.).
Osasun mentaleko arazoak gertatutakoa ondo ulertzeko bakarrik beharrezkoak direnean aipatzea.
Gertaera biolentoekin lotutako albisteetan, gertatutakoa zuzenean deskribatzea, osasun mentaleko arazoa nabarmendu gabe eta, are gutxiago, faktore bakartzat jota.
Albisteetan darabilgun hizkuntza zaintzea, osasun mentaleko gaien gainean arinkeriaz aritu gabe.
Genero-ikuspegia aplikatzea eta osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeei zuzenean eragiten dieten gaiak jorratzea.
Nahasmendu mentala duten pertsonek arreta egokia jasotzeko eskubidea dutela eta baliabideak falta direla azpimarratzea.
Arazo eta ekintza bortitzekin erlazionatuta dauden osasun mentalaren gaineko albisteak bakarrik sortzea.
Osasun mentaleko arazoek gertatutakoa ondo ulertzeko garrantzirik ez dutenean aipatzea.
Informazio batzuk isilean gordetzea edo nahasmendu mentalaren eta jokabide biolentoen arteko lotura betikotzen duen informazio partziala ematea.
Osasun mentalarekin erlazionatutako esamoldeak testuingurutik kanpo erabiltzea.
Genero-estereotipoez baliatzea, osasun mentalaren eremuan gizon eta emakumeen artean dagoen desberdintasuna kontuan hartu gabe.
Segurutzat jotzea nahasmendu mentala sendaezina dela, suspertzen laguntzen duten baliabiderik ez balego bezala.